XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikuspegi gozo; landa
laiñotan dago zearo.
Artaldeak baserrira
joanak dira astiro
.

Abots bako ikuspegia
da, itun ta ameslari,
bere kezko lertxunakaz,
ibar lanbrotsu ta guzti
.

Antxiñako bidez noa,
bide ostro ta bedarrez,
betea, zapalbako, gauz
zar ezbaikoen usaiñez
.

Ikuspegi estalia,
laiñoz, miñez, tamalez aul:
ortze arre, zugaitz igar,
ur geldi, eztarri mintzul
.

Lokartutako ibarreko
lertxun zurien gaiñetik,
larrosazko illargi ituna
laiño-artean igorik
.